ES | EUS | EN

Itsas Erreskateko Formakuntza

IPAR S.A.R.-en, lehen eskutik ezagutzen ditugu erreskate-taldeek dituzten behar eta eskakizunak. Gure taldea larrialdi zerbitzu ezberdinetako profesionalez osatuta dago, besteak beste suhiltzaile, itsas salbamenduko langile eta sorosleak; eta honek benetako esku-hartzeetan oinarritutako prestakuntza tekniko aurreratua ematea ahalbidetzen digu.

Ingurune konplexuetara egokitutako itsas-erreskate eta segurtasunerako formakuntzak diseinatzen ditugu. Irakaskuntza zuzen, praktiko eta eraginkorra eskaintzen dugu, maneiatzeko modu eta tresna erabilgarrienetan oinarrituta, salbamenduko profesionalei egoera zorrotzenetan nola erantzun irakasteko.

Prestakuntza arloak

-

Prestakuntza arloak -

First aid

Sorospena eta ur- erreskatea

Uretako erreskatatzaileen oinarria sorospena da. Sorosle baten betebeharrak uretan eroso sentitzea, arintasunez mugitzea, ingurua interpretatzea eta biktima mota identifikatzea dira.

Gure prestakuntzan ingurunea behar bezala aztertzen ikasten da, jarraian biktima modu seguruenean atera eta lehen sorospenak emateko.

Uretako motor bidezko erreskatea

Uretako motorrek ur-erreskatearen munduan berebiziko abantailak ekarri dituzte, gaur egun itsaslabar, hondartza eta arroka inguruetan lan egiteko aukera egokiena bilakatzeraino.

Motorren maneiatzeko erraztasunari, sakonera txikiari, helizerik ez izateari eta biktima erraz ateratzea ahalbidetzeari esker, egoera konplexuenetan segurtasun handiz erreskateak egin ditzakegu , prestakuntza egokia izanez gero.

Erreskateko ur-motorren maneiuan adituak gara, eta gure helburua gure ezagutzak larrialdietako profesionalei transmititzea da.

Salbamendu ontzian patroia eta soroslea.

Salbamendu-ontziak

Antzina, helikoptero eta ur-motorrak iritsi aurretik, itsasontziak ziren naufragoak erreskatatzeko tresna bakarrak.

Gaur egun, erreskate-ontziek baldintza gogorrenetan nabigazio segurua, itsasoan desagertutako pertsonen bilaketa, biktima kopuru handiak erreskatatzea,eta beste ontziei laguntza eskaintzea baimentzen dute.

Itsas salbamenduko funtsezko tresna dira, eta IPAR S.A.R.-en gure erreskate lanetarako gakoa.

Larrialdi zerbitzuei bideratutako Formakuntza Integrala

Itsas-larrialdi batean, interbentzio-taldearen helburu nagusia biktima leku seguru batera eraman eta berehalako sorospena ematea da. Larrialdi hauek testuinguru oso ezberdinetan eman daitezke, hala nola itsas-zabaleko salbamendu eta bilaketetan, itsaslabarretako interbentziotan, hondartzetan edota beste itsasontzietan.

Hori dela eta, itsasoan bizitzak salbatzeaz arduratzen diren profesionalak hainbat diziplinatan trebatu behar dira. Gure formakuntzaren bidez erreskatatzaileak ahalik eta polibalenteen izateko trebatzen ditugu, edozein egoeratan eraginkortasunez jardun dezaten.

Formakuntza integral hau funtsezko hiru diziplinatan banatzen da:

  1. Sorospena eta uretako erreskatea

    Erreskatatzailea uretan seguru sentitu behar da, eta ingurua aztertzen, biktima mota ezberdinak ateratzen, eta honi lehen sorospenak ematen ikasi behar du.

  2. Uretako motor bidezko erreskatea

    Erreskatazailea, uretako motorraz baliatuz, iristeko zailak diren lekuetan interbentzio bat aurrera eramateko gai izan behar da, itsaslabar, hondartza edota olatu-haustura eremuetan, esaterako.

  3. Salbamendu ontziak

    Erreskatatzaileak itsasontzia maniobra mugatuko eremuetan eta eguraldi edota itsas-baldintza txarretan maneiatzen jakin behar du. Formakuntzan pertsonen bilaketa-patroi, biktimak ateratzeko, eta beste ontziei laguntza eskaintzeko teknikak lantzen ditugu.

Hiru diziplina hauek elkarren artean konektatuta daude sinergia bat sortuz: arlo batean jasotako prestakuntzak gainerako arloak indartzea eta osatzea ahalbidetzen du, eta hau funtsezkoa da edozein egoeratan eraginkortasunez jokatzeko.

Kontakta gaitzazu